Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea: Programazioa
O Prentsa-oharra
2025 urriak 22 • 13:00
Gaua eta Primate filmek ireki eta itxiko dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea, urriaren 31ean hasi eta azaroaren 7an amaituko dena.
Bi egun horien artean, urteko fantasiazko zinemako film onenen hautaketa bat proiektatuko da, film luzeak eta laburrak, eta hainbat jarduera paralelo egingo dira. Besteak beste, Luc Bessonen Dracula: A Love Tale (2025), Stephen Kingen nobela homonimoan oinarritutako The Long Walk (2025), A Useful Ghost (2025) Thailandiako ekoizpen harrigarria, eta Eduardo Casanovak zuzendutako Silencio (2025) banpiroen miniseriea ikusi ahal izango dira egun horietan Antzoki Zaharrean.
Informazio gehiago eta programazio osoa ondorengo loturetan.
- Prentsa oharra, liburuxkak eta irudiak (Dropbox)
- Beldurrezko Zinemaren 36. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean izango da (Berria)
- Aurkezpen-bideoa (YouTube)
- Animedon bideoa (YouTube)