Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea: Programazioa
O Prentsa-oharra
2026 urriak 22 • 12:30
Salitre eta Pinocho: Unstrung filmek ireki eta itxiko dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea, urriaren 30ean hasi eta azaroaren 6an amaituko dena.
Bi data horien artean, urteko fantasiazko zinemaren titulu onenen aukeraketa bat proiektatuko da, film luzeak eta laburrak, eta hainbat jarduera paralelo egingo dira. Besteak beste, Nikias Chryssosen Bloody Tennis (2026), Ángel Gómez Hernándezek zuzendutako Crawlers (2026), Indonesiako Ghost in the Cell (2026) eta Frantziako Sanguine (2026) filmak ikusi ahal izango dira egun horietan Antzoki Zaharrean.
Informazio gehiago eta programazio osoa ondorengo loturetan.
- Prentsa oharra, liburuxkak eta irudiak (Dropbox)
- Beldurrezko Zinemaren 37. Astea urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean izango da (Berria)
- Aurkezpen-bideoa (YouTube)
- Animedon bideoa (YouTube)