Giza Eskubideen 23. Zinemaldiaren palmaresa
2026 apirilak 30 • 12:00
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
Natxo Leuzaren Black Waterrek (Espainia, 2025) jaso du Amnesty International Saria Film Luze Onenari. 2010etik, AIk izendatutako epaimahai batek ematen du sari hau.
Christophe Deramen La Barrière (Frantzia, 2025) eta Oliver Wrighten La Première Marche (Frantzia, 2025) filmek Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari irabazi du, ex aequo, 3.000 €-rekin hornitua (1.500 €bakoitzarentzat ), eta Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren Ultramarino (2025) filmak, berriz, EITB Saria Euskal Film Labur Onenari (1.000 €).