Gorka Urbizuk birako azken lau kontzertuak Victoria Eugenia Antzokian eskainiko ditu
2025 ekainak 3 • 10:00
Gorka Urbizuk lau kontzertu eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 2025eko azaroaren 13, 14, 15 eta 16an; modu horretan emango dio amaiera Tour Bat bira arrakastatsuari.
Lekunberriko musikariak mundu guztia harritu zuen ezustean Hasiera bat bakarkako lana kaleratuta (Only In Dreams, 2024). Disko honekin lau urteko isilunea apurtu eta harrera beroa jaso du hala entzulegoaren nola kritikaren partetik. Izan ere, Berri Txarrak-en agurreko kontzertu sonatu horietatik (Nafarroa Arena, 2019), fokuetatik aldenduta egon da egilea, bilaketa prozesu batean erabat murgilduta.
Sarrerak asteazkenean, ekainak 4, 11:30ean, jarriko dira salgai www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Informazio gehiago beheko loturetan:
- Gorka Urbizu: Informazioa eta argazkiak (Dropbox)
- Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez (Victoria Eugenia Antzokia. Azaroak 13-16. 13-15; 19:30. 16; 19:00. 30 € / 28 € / 26 €)