O Prentsa-oharra

2025 abenduak 11 • 11:30

Hemen duzue gaur aurkeztu dugun Gure Ahotsak 2026 Emakume Musikarien Kontzertu Zikloaren inguruko informazioa.

Donostia Kulturak emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko 2019an Donostia Kulturak abiatu zuen egitasmoak aurten ere bost kontzertuko egitaraua izango du. Hala, martxoaren 3tik 7ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan: Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya.

Sarrerak abenduaren 12an jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Kontaktua Musika Komunikazioa