O Prentsa-oharra

2025 maiatzak 27 • 11:00

Mighty Max Weinberg, Bruce Springsteenen The E Street Banden bateria-jotzaile ospetsua, Victoria Eugenia Antzokian izango da ekainaren 22an Max Weinberg’s Jukebox bere proiektu txalotuarekin. Weinbergek eta bertako musikariz osatutako bere banda ikusgarriak publikoa berotuko dute 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako musikarik onenarekin. Gainera, publikoak denbora errealean aukeratuko ditu kontzertuan entzungo diren abestiak: The Beatles, The Rolling Stones, The Who, Cream, Tom Petty, The Hollies, The Monkees, Cheap Trick edo Bruce Springsteenen arrakastarik handienak.

Sarrerak ostegunean, maiatzak 29, 11:30ean, jarriko dira salgai www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Musika Komunikazioa