O Prentsa-oharra

2026 apirilak 21 • 11:00

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Pantxoa eta Peio bikote lapurtar aitzindariari emango diote aurtengo Adarra Saria. Ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian izango da sari-emate ekitaldia eta, bukatutakoan, Pantxoa eta Peiok kontzertua eskainiko dute Iñaki Dieguez (eskusoinua), Mixel Ducau (gitarra), Dánae Riaño (baxua), Gorka Pastor (teklatuak) eta Josu Erbiti (perkusioa) musikariez lagunduta.

Sarrerak asteazkenean, apirilak 22, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean Donostia Kulturako bazkideentzat eta ostegunean apirilak 23, osteguna, 11:30ean publiko orokorrarentzat, 25 eurotan, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak helbidean.

Informazio gehiago:

Kontaktua Musika Komunikazioa