'Salitre' filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari
O Prentsa-oharra
2026 irailak 15 • 9:45
Norma Vilak zuzendutako Salitre (2026) euskal ekoizpenak inauguratuko du urriaren 30ean, Antzoki Zaharrean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea, urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean garatuko dena, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste agertoki batzuetan.
Samantha Hudson da 2026ko Beldurrezko Astearen karteleko irudia. Urriaren 29an, 20:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean eskainiko du bere lehen kontzertua Donostian, formatu oso berezian.
Filmari buruzko informazio gehiago eta beste izenburu batzuen aurrerapena prentsa oharran.