Sílvia Pérez Cruz Victoria Eugenia Antzokian izango da maiatzaren 8 eta 9an
2025 abenduak 5 • 12:00
Sílvia Pérez Cruz kantari katalana Victoria Eugenia Antzokira itzuliko da maiatzaren 8 eta 9an, 2026an eskainiko duen biraren barruan, soinu ezagunak, horizonte berriak eta forma berriak dituzten abesti original berriak partekatzeko.
Halaber, urtarrilaren 31n Intxaurrondo Kultur Etxean egingo den Musikagela Weekend jaialdiak hamaseigarren edizioko egitaraua aurkeztu du. Galiziako Zalomon Grass taldearekin batera Musikagelan entseatzen duten Thee Eliam, Krifis eta La Sombra Del Flaco talde donostiarrak arituko dira.
Bi kontzertuetarako sarrerak asteartean, abenduak 9, 11:30ean, jarriko dira salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Informazio gehiago beheko loturetan:
- Sílvia Perez Cruz: Gira 2026 (Victoria Eugenia, maiatzak 8-9, 19:30, 55 € / 45 € / 35 €)
- Sílvia Pérez Cruz: informazioa eta argazkiak (Dropbox)
- XVI. Musikagela Weekend (Intxaurrondo K.E., urtarrrilak 31 , 21:00, 15 € / 12 €)
- XVI Musikagela Weekend: informazioa eta argazkiak (Dropbox)