O Prentsa-oharra

2025 urtarrilak 31 • 9:15

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra garatuko da. Gaurtik aurrera zabalik dago bai eskola-saioetan bai Gazte Epaimahaian izena emateko epea.

Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz, Basatiak eta Mariposas negras pelikulen eskaintza luzatzen da. Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 7ra arte.

Gaurtik aurrera ere, zabalik dago Giza EskubidenZinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea (martxoaren 7ra arte).

Kontaktua Carlos J. Plaza