Zabalik Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko eskola-saioetan eta Gazte Epaimahaian izena emateko epea
O Prentsa-oharra
2026 otsailak 11 • 9:30
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30ra garatuko da. Gaurtik aurrera zabalik dago bai eskola-saioetan bai Gazte Epaimahaian izena emateko epea.
Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Animalien eguberri magikoa, Ipuinak lorategi magikotik eta Faisaien Irla pelikulen eskaintza luzatzen da. Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26ra arte.
Gaurtik aurrera ere, zabalik dago Giza EskubidenZinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea (martxoaren 26ra arte).