O Prentsa-oharra

2023 maiatzak 12 • 11:00

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Zea Mays taldeari emango diote aurtengo Adarra Saria. Ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian izango da sari-emate ekitaldia eta, bukatutakoan, Zea Maysek kontzertua eskainiko du musikari kolaboratzaile andanaz inguratuta.

Sarrerak maiatzaren 15ean, astelehena, 11:30ean, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak helbidean, 25 eurotan.

Informazio gehiago:

Kontaktua Musika Komunikazioa