Musika VI. Batura Zikloa

Alexandre Da Costa + Josu OkiñenaBiolina + Pianoa

2026 martxoak 10 • 19:30

15 €

Victoria Eugenia Club

Alexandre Da Costa (biolina) eta Josu Okiñena (pianoa) bikotearen kontzertua Batura Zikloaren barruan.

Bikoteak Aita Donostiaren (1886–1956) jaiotzaren 140. urteurrena eta heriotzaren 70. urteurrena oroitzeko zikloarekin bat egingo du. Egitarauak tradizioaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa proposatzen du: T. A. Vitaliren Chacona nobletik Txaikovskiren lirismoraino (Sérénade mélancolique), Guridiren euskal kolorea (Canción, Improvisación) eta Aita Donostiaren bi erromantzak. Ravelen Berceuse sur le nom de Gabriel Faurék, gainera, bi konpositoreen arteko adiskidetasuna eta sen artistikoa ekarriko ditu gogora. Ibilbidea osatzen dute Albénizen Tangoak, Brahmsen Sonatensatz sutsuak eta J. Bocken Fiddler on the Roof keinu eszenikoak. Aita Donostiaren ondareari egindako omenaldi labur eta bizia.

Laguntzailea

OE Oficina