Musika Jazzaldia

Amaika RudeTokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak: 58. Jazzaldia

2023 otsailak 12 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Gonbidapenarekin

Joan Gonga (tronpeta), Miguel Arribas (saxofoia), Adrían Martínez (tronboia), Andrés Navascuez  (pianoa, teklatuak), Alejandro Ordóñez (baxu elektrikoa), Borja Goñi (gitarra elektrikoa), Íñigo Elexpuru (bateria) 

Jazz musikari batzuk Euskadiko ska eta reggae eszenako instrumentista gailenetako batzuekin elkartzetik sortua da Amaika Rude. Oliver Nelsonen The Blues and the Abstract Truth (1961) albuma atzera bisitatuz erabaki zuen taldeak estiloen fusio hau lantzea, musika jamaikarraren filtrotik iragazita eta, aldi berean, esentziari eutsi eta Jazzari gehiago dagozkion inprobisazioak eta moldaketak gehituta.

Prozesu horren guztiaren emaitza beren aurreneko maketaren grabazioa izan zen: The Ska and the Abstract Truth. Orain, Amaika Rude konposizio berrietan ari da lanean hurrengo grabazio bat osatzeko.  

Oharra

Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.