V. Iturritik Jaialdia urriaren 23a eta 25a bitartean emango da Donostian. Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa eta sarrera salmenta irailaren 1ean hasiko da, goizeko 11:30ean.

2026.08.28

Hiru egunetan zehar aretoko bost ikuskizun, kaleko bi ikuskizun eta bi dantza ikastaro proposatzen ditu jaialdiak. Aurten gainera mauka bereziak izango dira Victoria Eugeniako areto nagusiko sarrerak erosita beste bi pieza labur doan gozatzeko.

Programazioan, Euskal Herriko, Argentinako, Frantziako eta Japoniako artistak daude. Mugimendua ulertzeko modu ezberdinak proposatzen ditugu, tradiziotik eta sorkuntza garaikidetik. Euskal dantzarekin batera, hainbat diziplina ezagutuko ditugu: zirkua, zeinaren sustraiak herri-jolasak eta plaza-ikuskizunak diren; dantza urbanoak, gure hirietako benetako folklorea; tango akrobatikoa, zeinak Río de la Platako herri-kulturatik datorren adierazpen bat berrasmatzen baitu, eta pole dance, gaur egun arte-mintzaira berria duten antzinako praktika akrobatikoen oinordekoa. Proposamen horiek guztiek ideia bera dute: tradizioek eraldatzeko gai direlako diraute bizirik.

Urriak 23 

Street Pole Dance (Meriko) + Otros Aires (Duo Laos compañia) - Victoria Eugenia Club, 19:30.

Urriak 24 

Hiru, Kresala Dantza Taldea -  Victoria Eugenia Antzokia, 19:30. Ikuskizun honetarako sarrera erosita beste bi ikuskizun doan: Upside Down, Duo Laos (Victoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance, Meriko (Victoria Eugenia Kluba, 21:00)

Urriak 25

1926 – 2026. Ehun Urtez Dantzan, Arkaitz Añorgako Dantzariak - Victoria Eugenia Antzokia, 19:00. Ikuskizun honetarako sarrera erosita beste bi ikuskizun doan: Street Pole Dance, Meriko (Victoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires, Duo Laos (Victoria Eugenia Kluba, 20:15).

Sarrerak datorren asteartean, irailak 1, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.