Musika J.S. Bach Zikloa

Andoni Mercero + Alfonso SebastiánBiolina + klabea

2024 apirilak 3 • 19:30

Victoria Eugenia Club aretoa

80 minutu

Agortuta

Egitaraua:

Johann Sebastian Bach
Biolin eta klaberako 2. sonata la maiorrean, BWV 1015
Biolin eta klaberako 4. sonata do minorrean, BWV 1017
Biolin eta baxu jarraiturako sonata mi minorrean, BWV 1021
Biolin eta klaberako 3. sonata mi maiorrean, BWV 1016

Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan, Torontoko Unibertsitatean, Berlingo Hanns Eisler Hochschule für Musiken eta Amsterdameko Kontserbatorioan burutu ditu biolin eta biola ikasketak Andoni Mercerok. Hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste, Pablo Sarasate Sari Nazionala, Portugalgo Julio Cardona Nazioarteko Lehiaketa, Florentziako Vittorio Gui Lehiaketa eta Roveretoko (Italia) Biolin Barrokoko Bonporti Saria.

Alfonso Sebastianek Zaragozan hasi zituen piano eta klabe eskolak. Ondoren, Pariseko Conservatoire National Supérieur-en jarraitu zuen bere prestakuntza, non fortepianoan espezializatu zen (Patrick Cohen) eta orkestra zuzendaritza ikasi zuen (Claire Levacher). Hobekuntza-ikastaroak egin ditu J.W. Jansen, G. Leonhardt, L.U. Mortensen, J. Ogg edo P. Badura-Skodarekin, besteak beste.

Laguntzailea

Donostia Musika