Dantza

AzalaEntsegu irekia DAB dantza konpainiarekin

2025 urriak 3 • 19:00

Doan

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: ele bitan

Gonbidapenen erreserba: irailak 26 • 11:30

DAB dantza konpainiak Azala ikuskizunaren entsegu irekia eskainiko du, lanaren estreinaldia baino 2 egun lehenago. Entseguan Azala lanaren sorkuntza prozesua ezaguru ahal izango dute ikusleek eta lana hobe ulertzeko tresnak ere eskuratuko dituzte.

Azala dantza emanaldian 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta? Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute. Larruazalak, oroimen bizi gisa, borroka horien aztarnak gordetzen ditu, eta dantzak, berriz, orbain horiek nola alda eta senda ditzakegun hausnartzeko bitarteko bat eskaintzen du, etorkizunaren ikuspegi kritiko eta itxaropentsu bat proposatuz.

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira irailaren 26an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.