BasandereEntsegu irekia NODE-rekin
2025 abenduak 16 • 19:00
Doan
Hizkuntza: ele bitan
Gonbidapenen erreserba: abenduak 9 • 11:30
Donostiako NODE konpainiako Basandere lanaren entsegu irekia eskainiko du. Horrela laburbiltzen du konpainiak lana: "Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan. Nor da Basandere? Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da.
Basandere-ren sortze prozesua ezagutzeko aukera, sortzaile eta interpreteen eskutik.
Oharra
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira abenduaren 9an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.