Giza Eskubideen Zinemaldia Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

Black Water+ Disonancia

2026 apirilak 29 • 19:00

5 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: bengalera, ingelesa - Azpitituluak: euskara - 82 minutu
Pertsona gorrentzako azpitituluak

Disonancia (2025). Raquel Larrosa. Espainia. 25 min

Fatimetu Bucharaya emakume sahararrak 2019an SMAWT sortu zuen, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuetan pertsonen aurkako minak detektatzen aritzen diren emakume boluntarioen elkartea.

+

Black Water (2025). Natxo Leuza. Espainia. 82 min

2050. urtean Bangladeshek 220 milioi biztanle inguru izango ditu eta bere lurraldearen zati handi bat urpean geratuko da. Egoera horrek 10 eta 30 milioi biztanle arteko lekualdaketa behartua ekar lezake herrialdearen hegoaldeko kostaldetik, eta bangladeshtar asko "errefuxiatu klimatiko" gisa bertatik alde egitera behartu: mendearen erdialderako giza kolektibo hau mundu osoan 250 milioi pertsonak osatuko dutela aurreikusten da. Hortaz, gizadiaren historiako migrazio masibo handienaz ari gara, planeta mailan. Noiz arte izango da gai Dhaka hainbeste jende hartzeko?

  • Ekoizpena: Lucía Benito, Jokin Pascual / En Buen Sitio.
  • Gidoia: Natxo Leuza.
  • Argazkia: Jokin Pascual.
  • Musika: Mikel Salas.
  • Muntaketa: Natxo Leuza.

Solasaldia