© Jubal Battisti
dFERIA Dantza dFERIA

Bloody Moon by Marina MascarellDanish Dance Theatre

mar. 13 - mar. 14 2026 • 13: 20:30 / 14: 18:00

24 € / 20 € / 15 €

Victoria Eugenia Antzokia

60 minutu

Ikuskizun honek 2026ko dFERIA irekiko du. 

Bloody Moon umorez betetako dantza ikuskizun basati, zirraragarri eta sentsuala da. Bertan, talde batek bere azken dantza interpretatzen du, bizitza bere distira osoan besarkatzen duen bitartean. Jakitun dira bizitza mugatua dela eta muturrera hurbiltzean sentsazio zorabiagarria gainditzeko prest daudela.

Georges Bataille pentsalari frantsesak desioari, erotismoari, askapenari eta erokeriari buruzko idatzi famatuak ditu inspirazio iturri Bloody Moonek. Danish Dance Theatreko zuzendari artistiko Marina Mascarellen lehen mundu mailako estreinaldia izan da.

Marina Mascarell Dansk Danseteater konpainiaren arte-zuzendaria da. Itzal handiko koreografoa da nazioartean, eta ezaguna da bere diziplinarteko lanak gogoeta sustatzen duelako. Aurretik, Mascarell Hagako Korzo Theatreko koreografo egoiliarra izan zen (2011-2021) eta Bartzelonako Mercat de les Flors guneko artista elkartua 2022ra arte. Koreografian aritu aurretik dantzaria izan zen Nederlands Dans Theater (NDT) eta New Yorkeko Cedar Lake Contemporary Ballet konpainietan. 

Danish Dance Theatre Danimarkako dantza garaikideko konpainia nazionala da, eta Kopenhageko Operan du egoitza. 2023ko apiriletik, koreografo valentziarra konpainiaren arte-zuzendaria da. Danish Dance Theatre ospetsua da errepertorio dinamikoa eta askotarikoa izateagatik, errepertorio barruan ditu Royal Danish Theatre-n egindako ekoizpen handiak, aire zabaleko jaialdiak eta ekitaldiak, baita erronka- nahiz inspirazio-iturri diren familia-ikuskizunak ere.

Zuzendaritza: Marina Mascarell. Koreografia: Marina Mascarell dantzariekin elkarlanean. Dantzariak: Jessica Lyall, Lukas Hartvig-Møller, Bradley Waller, Leticia Silva, Yi-Shao, Amancio Gonzalez, Wolf Govaerts, Lola Potiron, Carlos Luis Blanco Ramos, Reiko Ohta. Eszenografia diseinua: Marina Mascarell dantziarekin batera. Jantzitegi diseinua: Nina Botkay. Jantziak egitea: Maria Ipsen. Musika: Yamila Rios. Argiztapen diseinua: Leticia Skrycky. Perkusio eta grabazio sanplerrak: Uffe Savery. Entseguetan zuzendaria: Patricia Pawlik.

© Jubal Battisti
© Jubal Battisti

Laguntzailea

Danish Arts Foundation