Casting LearBarco Pirata
2026 otsailak 20 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: azaroak 19 • 11:30
Oharrak
Donostia Kultura bazkideentzako eskaintza: % 20ko deskontua ikuskizun honetan. Eskaintza hau abenduaren 30ean amaituko da.
Andrea Jiménezek, Casting Lear antzezlanaren sortzaileak, fikzioaren eta errealitatearen, antzerkiaren eta performancearen arteko elkarguneak ikertzen ditu William Shakespeareren Lear Erregearen egokitzapen lotsagabe honetan, eta aktore eta gizon belaunaldi oso baten arteko topagunea sortzen du, aitatasunari, maitasunari eta barkamenari buruz hausnartzeko. Antzerki-ikuskizun onenaren eta egokitzapen onenaren 2025eko Max saria.
Horrela azaltzen du konpainiak lana: “Nire aita Lear da, baina ez da inoiz antzoki batean sartu. Ni Cordelia naiz. Eta antzerki-zuzendaria naiz. Cordelia bezala, Learren bila joango naiz, aurrez aurre begiratzera ausartuko naiz eta barkatzen saiatuko naiz. Eta eszenatoki baten gainetik egingo dut hori guztia. Gauero, aktore desberdin bat Lear izango da, nire aita izango da, balizko aita bat izango da, antzoki batean solas egitera eseri nahi duen aita bat. Lear Erregearen bertsio-simulakro honek gurasoekin, bai biologikoekin eta bai metaforikoekin —William Shakespeare bera barne—, nolako harremanak izaten ditugun hausnartzera bultzatu nahi gaitu. Klasiko edo klasiko autofikzionatu batean oinarritutako autofikzioa da, eta hobe litzateke gauza bietako bat ere ez balitz. Jatorriari buruzko pieza bat da, eta kontatzen du lehenago etorri zenak nola jazartzen gaituen, nahiz eta alde batera utzi nahi izan. Kontatzen du, orobat, gure aurrekoek nola eraikitzen gaituzten. Nola asmatu zurea den bizitza bat, iragana ahaztu gabe. Nola imajinatu beste amaiera posible batzuk”.
Interpreteak: Andrea Jiménez, Pablo Gallego Boutou eta aktore ezberdin bat gauero. Sorkuntza eta testua: Andrea Jiménez. Bertsioa: Juan Mayorga William Shakespeareren Lear erregea lanetik abiatuta. Zuzendaritza: Andrea Jiménez, Úrsula Martínez. Dramaturgistak: Andrea Jiménez, Olga Iglesias. Eszenografia eta argiztapena: Judit Colomer. Soinu gunea: Lucas Ariel Vallejos. Jantziak: Yaiza Pinillos. Mugimendua: Ines Narváez, Amaya Galeote. Zuzendari laguntzailea: Óscar Martínez-Gil. Ekoizpen zuzendaritza eta ekoizpen exekutiboa: Nuria Cruz - Moreno. Ekoizpen zuzendari ondokoa: Fabián Ojeda Villafuerte. Ekoizpen burua eta erregidorea: Blanca Serrano. Birako gerentea eta errejidorea: Paco Flor. Zuzendaritza teknikoa: Manuel Fuster, Alberto de las Heras. Aktore gonbidatuen koordinazioa: María Díaz. Argi teknikariak: Raúl Baena, Eduardo Vizuete. Soinu teknikaria: Carlos González. Administrazioa: Henar Hernández. Prentsa: María Díaz. Eszenografiaren gauzatzea: Óscar Muñoz, La Caverna Del Érebo. Argazkiak: Sergio Parra. Kartela: Eva Ramón. Banaketa: Fran Ávila Distribución. Garraioa: FJS Transporte. Eskerrak: Cosladako Udal Antzokia, Raquel Varela, Paco Savio, Pedro Manuel Galán, Javier Cuartero, Higinio Rodríguez, Juan Carlos González-Mohino, Juan Carlos Prieto, Juan Carlos Escudero, José Blanes, Juan Bautista, Juan Antonio Rodríguez, Ezequiel Castellanos, Jesús Peñas, Álvaro Majer, Guillermo Aragonés, Sergio Cappanera, Andrés Zaragoza, Juan José Cabrera, Chema Casillas, Federico López Melo, Ricardo Galán, Pampyn, Jaime Laorden, Blas Ortis, Juan Manuel Romero, Julian Luján, Jesús Blanco, Xuacu, Ramón Muñiz, Braulio Suarez. Andrea Jiménez, Barco Pirata eta Teatro de la Abadíaren ekoizpena.