Oharrak
Eskaintza berezia: Erosi Gure Ahotsak zikloko bi kontzertu edo gehiagorako sarrerak eta jaso Gure Ahotsak zikloaren produktu sorta (izakinak agortu arte eskuragarri). Gure Ahotsak egitasmoaren irudi berria duen poltsaz, kartelaz, txapaz eta pegatinez osatutako sorta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahal izango da abenduaren 12tik aurrera sarrerak bertan erakutsita.
Musikariarekin topaketa izango da kontzertuaren ondoren aretoan bertan.
Clara Peya pianista eta konpositore polifazetikoak Solilòquia diskoa aurkeztuko du Gure Ahotsak zikloan.
Urtebete (edo bizitza bat) bakardadeari aurre egiteko hainbat proiekturekin denbora bete ondoren, sentimendu hori disko bihurtzea erabaki zuen Peyak. Halaxe sortu zen Solilòquia, 2025eko apirilaren 6an, artistaren urtebetetze-egunean, kaleratu zuen abesti instrumental argitaragabez osaturiko albuma, bere ibilbide artistiko frenetikoari hainbeste denboran jarraitu diotenentzako opari gisa.
Solilòquia gure egungo gizarteetan hainbeste pertsonak bizi duten bakardade-epidemian dago inspiraturik. Bizi dugun isolamendu soziala salatzearen eta bakardadean emandako denborari eusteko zailtasunaren arteko tentsioan konposatu ditu Peyak abesti horiek.
Clara Peya (pianoa).
Ikusi Gure Ahotsak 2026 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta eskaintza berezia.