© Dorothee Elfrin
Musika Gure Ahotsak 2026

Clara PeyaSolilòquia

2026 martxoak 3 • 19:30

20 €

Victoria Eugenia Club

70 minutu

Oharrak

Eskaintza berezia: Gure Ahotsak zikloko bi sarrera edo gehiago erostean Gure Ahotsak zikloaren produktu sorta jasoko duzu opari (izakinak agortu arte eskuragarri). Gure Ahotsak egitasmoaren irudi berria duen poltsaz, kartelaz, txapaz eta pegatinez osatutako sorta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahal izango duzu, sarrerak bertan erakutsita.

Musikariarekin topaketa izango da kontzertuaren ondoren aretoan bertan.

Clara Peya pianista eta konpositore polifazetikoak Solilòquia diskoa aurkeztuko du Gure Ahotsak zikloan.

Urtebete (edo bizitza bat) bakardadeari aurre egiteko hainbat proiekturekin denbora bete ondoren, sentimendu hori disko bihurtzea erabaki zuen Peyak. Halaxe sortu zen Solilòquia, 2025eko apirilaren 6an, artistaren urtebetetze-egunean, kaleratu zuen abesti instrumental argitaragabez osaturiko albuma, bere ibilbide artistiko frenetikoari hainbeste denboran jarraitu diotenentzako opari gisa.

Solilòquia gure egungo gizarteetan hainbeste pertsonak bizi duten bakardade-epidemian dago inspiraturik. Bizi dugun isolamendu soziala salatzearen eta bakardadean emandako denborari eusteko zailtasunaren arteko tentsioan konposatu ditu Peyak abesti horiek.

Clara Peya (pianoa).

Ikusi Gure Ahotsak 2026 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta eskaintza berezia.

 

© Dorothee Elfrin
© Dorothee Elfrin