Antzerkia

Cruz de Navajas, el último Mecano

uzt. 6 - uzt. 9 2023 • 6 - 7: 20:30 / 8: 18:00 + 21:30 / 9: 19:00

50 € / 40 € / 33 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 180 minutu

Cruz de Navajas, el último Mecano ikuskizunak, errespetu eta mirespen osoz, Mecano taldeari buruz egin den omenaldirik handiena izatea du helburu. Hain zuzen ere, Espainiako musika-taldeen artetik ospetsu eta nazioartekoenetako bat izan zen mintzagai duguna.

Cruz de Navajas emanaldiak modu zirraragarri eta original batean egiten du taldearen kanta nagusietan zeharreko ibilbidea; horregatik da, hain zuzen ere, musika-ikuskizunen barruko genero berri baten sorrera. Izan ere, lehen aldiz, ez da argumentuzko istorio bat erabiltzen abestiak elkarri lotzeko; aldiz, horietako bakoitza unibertso eta istorio partikular bana bihurtzen da. Ikuskizun paregabe honek ikus-entzunezko formatu harrigarri eta apurtzaile bat erabiltzen du. Hala, Mecanoren abesti garrantzitsuenak entzun eta birsortzen dira, eszenaratze original eta harrigarri batez interpretatuta, teknologia aurreratuari eta talentu eta sentsibilitate bikainenari esker.