© Lucrecia Díaz
Dantza

Debajo de los piesEduardo Guerrero

2024 apirilak 6 • 19:30

26 € / 20 € / 12 €

Victoria Eugenia Antzokia

Oharra

Emanaldiaren ondoren, koreografoak ikuskizunaren xehetasunen berri emango die bertaratuei antzokiko Club Aretoan. Topaketan Eduardo Guerrero egongo da eta Andoni Mutiloa arituko da gidari lanetan.

Debajo de los piesekin, Eduardo Guerrerok bere unibertsoan parte hartzera gonbidatzen zaitu; bizi ditugun kezka guztiek osatzen dute proiektu honen imajinarioa. Pertsonalki, bere taldearekin etengabe hitz egiten duen narratiba unibertsala eraikitzen saiatzen da. Debajo de los pies lanean tradizioa eta garaikidetasuna eskutik doazen mundu bat biltzen da. Agertokian, ñabardurez betetako lurralde sotila, gertukoa eta urrunekoa lotzen dituena. Bertan, gonbidatu egiten du ikuslea formen, bolumenen, iragarpenez betetako gorputzen eskala zabal batean finkatzera begiak. Zalantzarik gabe, lan hau mugarri bat da, etapa berri bat Eduardo Guerreroren obran.

Tradizioa eta garaikidetasuna margotzen dituen flamenko-dantzari baten mihisea.

Dantzariak: Eduardo Guerrero, Clara Checa, Julia Acosta. Flamenko kantaria: “Al-blanco”. Gitarra: Victor Franco. Bateria: Antonio Carmona. Zuzendaritza: Eduardo Guerrero. Zuzendari eszenikoa eta dramaturgiakoa: Mateo Feijóo. Landa-lana eta aholkularitza: David Lagos. Zuzendaritza musikala: Joselito Acedo. Ikus-entzunezkoak eta soinu espazioa: Los Voluble. Koreografia: Eduardo Guerrero, Marco Flores, Alberto Sellés, Sara Jiménez. Aholkularitza koreografikoa: Rocío Molina, Iván Amaya. Argiztapen diseinua: Benito Jiménez. Bideo grabaketak: Simone Serlenga. Bideoetako artistak: Remedios Amaya, Tío Maleno. Eszenografiaren eta planoen diseinua: Davinia Fillol. Eszena espazioaren ideia: Eduardo Guerrero. Eszenografiaren eraikuntza: Teatro Bicentenario De San Juan, Argentina. Ekoizpen diseinua: Clara Castro. Koordinazio teknikoa: Félix Vázquez. Ekoizpen koordinazioa: Compañía Eduardo Guerrero. Jantziak: Maura y Revuelta. Oinetakoak: Begoña Cervera.

© Lucrecia Díaz