DepedroGira Furia y Calma
2027 azaroak 6 • 19:30
35 €
120 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: azaroak 18 • 11:00
Jairo Zavala (ahotsa, gitarra, pianoa), Raul Marques (tronpeta, akordeoia, teklatuak, ahotsa), Martin Bruhn (bateria), Héctor Rojo (baxua, koruak), Kike Fuentes (gitarra, koruak)
Un lugar perfecto albumak harrera izugarri ona izan zuen 2025ean; izan ere, Espainiako Musika Akademiaren Sarietan Pop/Rock Albumik Onenaren Saria jaso zuen eta MIN Sarietako Musika Ekoizpen Onenaren Sarirako izendatu zuten. Orain, Depedrok etapa berri bati ekin dio agertoki gainean.
Depedro eta bere taldea Furia y Calma ikuskizunarekin datoz, disko berriaren aurkezpen-bira gisa. Kapitulu berri honetan, Jairo Zavala buru duen taldeak bere ibilbidearen bereizgarri diren emozioak, bidaia eta soinu-identitatea izango ditu abiapuntu, publikoarekin berriz elkartzeko orduan. Mexiko Hirian grabatu dute disko berria, Camilo Larak (Instituto Mexicano del Sonido) ekoitzita eta Vivir Quintanaren, Camila Morenoren eta Iván Ferreiroren kolaborazioekin.