Pentsamendua eta gogoeta

DIPC 25. urteurrena

2025 abenduak 4 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpena) - 90 minutu

Oharrak

Gonbidapenak online eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan ere eskuragarri. Gehienez 4 gonbidapen pertsonako.

Honela ematen du ekitaldiaren berri Donostia International Physics Center-ek: "Donostia International Physics Center-ek (DIPC) 25 urte bete ditu, eta abagune berezi hau bidelagun izan ditugun herritar guztiekin ospatu nahi dugu.

Mugarri hau borobiltzeko, urteurren-gala bat ospatuko dugu. Ekitaldian, DIPCren 25 urte hauetako historia gogoratuko dugu, aurrerapen zientifikoari egindako ekarpena ezagutuko dugu eta hainbat emanaldi eta une bereziez gozatuko dugu.

Zatoz eta ospatu gurekin zientziari, ezagutzari eta haren zabalkunde sozialari eskainitako 25 urte hauek."