© Argazkia: Manuel  Outumuro. Diseinua: Estudio Wallijai
Zinema

Donostiako 73. Zinemaldia

ira. 19 - ira. 27 2025

Victoria Eugenia Antzokia

© Argazkia: Manuel  Outumuro. Diseinua: Estudio Wallijai
© Argazkia: Manuel Outumuro. Diseinua: Estudio Wallijai

Irailaren 19tik 27ra bitartean Donostia Zinemaldiak bere 73. edizioa egingo du eta, ohi bezala, Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da. Sail Ofizialean, mundu osoko hainbat film lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinemagilek hartuko dute parte haien lehen edo bigarren filmekin.

Horizontes Latinos sailean Latinoamerikako film luzeak lehiatuko dira eta Perlak atalean beste nazioarteko jaialdietan txalotutako lanek Donostia Hiria Publikoaren saria irabazteko aukera izango dute. Zabaltegi-Tabakalera sail irekiena, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira, urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain, Klasikoak saila, Lillian Hellman gidoilari estatubatuarrari eskainitako atzerabegirakoa eta Belodromoko emanaldiak ere izango dira. Esther García ekoizleak eta Jennifer Lawrence aktore eta ekoizleak jasoko dituzte aurtengo Donostia Sariak.

Antolatzailea

Donostia Zinemaldia