DrapetomaniaJoseba Sarrionandiarekin solasean
2026 azaroak 9 • 19:00
Hizkuntza: euskara
Gonbidapenen erreserba: azaroak 9 • 11:00
Oharrak
Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan 11:00etatik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Drapetomania lanari buruz arituko da solasean Joseba Sarrionandia idazlea Yolanda Mendiolarekin Literaktum jaialdian.
1857an, trafikoa legez kanpokoa bazen ere Kuban esklabotza legala zen garaian, Afrikatik Ameriketara eraman zuten ume baten historia kontatzen du eleberriak. Haren ahotsarekin batera, esklabotzaren inguruko hainbat ikuspegi ageri dira: trafikatzaileak, jabeak, abolizionistak, epaileak edo medikuak. Drapetomania bezalako teoria zentzugabeak agerian utziz, garai hartako esklabotzaren normalizazioari eta gaur egun ere normaltzat jotzen diren zenbait egitura eta azalpeni buruz hausnartzera gonbidatzen du.