Musika

EGOEuskal Herriko Gazte Orkestra

2025 uztailak 15 • 19:30

15 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

80 minutu

Diego Martin-Etxebarria, zuzendaria

Egitaraua:

Fanfare for the Common Man. 35, A. Copland
Luur (Erabateko estreinaldia), J. Esnaola
5. sinfonia re minorrean, D. Shostakovich

Gerrak eta gatazkak ezaugarri diren egungo testuinguru honetan, programa hau bakearen aldeko keinu indartsu gisa altxatzen da, eta mezu humanista eta itxaropentsua bidaltzen du Copland eta Shostakovichen obren eskutik.

Copland-en obra esanguratsuenetakoa den Fanfare for the Common Manekin abiatuko da kontzertua. 1942. urtean sortua, obra hau herriaren nazio-izpiritua piztea helburu zuen fanfarre batzuetako parte izan zen. Copland-ek “gizon arruntari” eskaini zizkion, herritarrak egiten ari ziren borroka eta sakrifizioa omentzeko asmoz.

Ondoren, Jon Esnaola konpositore gazteak, Nestor Basterretxearen omenez idatzitako Luur obraren erabateko estreinaldia interpretatuko du EGOk. Hitz hauekin deskribatzen du Esnaolak bere obra: “Obra hau lurraren inguruko erritual bat dela esan genezake. Hala ere, ez da planetari buruz ari, baizik eta zapaltzen, dantzatzen, lantzen eta deuseztatzen dugun lurrari buruz baizik. Hau dela eta, sonoritatea iluna, goibela eta ezkorra da”.

Amaitzeko, Dmitri Shostakovichen 5. sinfoniaz gozatuko dugu, bere obra esanguratsuenetakoa den lau hau mugarri bat da XX. mendeko musikan. Sinfonia honetako gai bakoitzak istorio txiki bat du baitan; Beethovenen Bederatzigarren sinfoniatik hasiz eta tentsioz beteriko itxaropena azaltzen duen amaiera loriatsuarekin bukatzeko.