Literatura Euskal jaiak eta Estropadak

Eh, Petrel!Julio Villarri omenaldia. Irakurketa musikatua

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: ele bitan - 60 minutu

Gonbidapenarekin

Julio Villarren Eh, Petrel! liburuaren irakurraldi musikatua egingo dute Julio Villarrek berak eta Ibon Gaztañazpik, Hereje Fightersen musikaz lagunduta. Eh Petrel! liburuak azaltzen du Julio Villarrek, Mistral izeneko zazpi metroko belaontzi txiki bat hartuta, munduari emandako bira; lau urte eta erdi iraun zituen bidaia batean (1968-1972).

Gonbidapenarekin:

Gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan Victoria Eugeniako leihatilan, 11:30etik aurrera.