© Javier Naval
Antzerkia

El efectoJuan Carlos Fisher

2025 urriak 4 • 19:30

24 € / 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 100 minutu

 © Javier Naval
© Javier Naval

Lucy Prebble britainiarraren antzerki-esperientzia bizi eta estimulatzailea da El efecto, sakontasunez eta umorez aztertzen dituena maitasunaren jatorria eta etikaren mugak.

Maiteminduta zaude edo soilik dopamina deskarga bortitz bat esperimentatzen ari zara? Ba al dago alderik? Ba al dago zure “ni”-aren eta zure burmuinaren neurokimikaren arteko alderik? Galdera horiek egiten dituzte Conniek eta Tristanek maiteminduta daudela konturatzen direnean. Arazoa da ez dakitela sentitzen duten lotura benetakoa den edo depresioaren kontrako botika berri baten ondorioa. Connie eta Tristan entsegu kliniko-farmakologiko batean parte hartzen ari diren bi boluntario dira eta elkarren arteko amodio istorioak dilema asaldagarriak sortzen ditu saioa gainbegiratzen ari diren medikuen artean.

Testua: Lucy Prebble. Zuzendaritza: Juan Carlos Fisher. Egokitzapena: Rómulo Assereto, Juan Carlos Fisher. Interpreteak: Alicia Borrachero, Elena Rivera, Itzan Escamilla, Fran Perea. Jantzigintza eta eszenografia: Juan Sebastián Domínguez. Musika eta soinu-gunea: Luis Miguel Cobo. Argiztapena: Ion Aníbal López (A.A.I.). Zuzendari laguntzailea: Rómulo Assereto. Mugimendu eszenikoa: Iker Karrera. Bideoeszena: Javier Mari-Pino, Óscar Testón. Komunikazioa: Ángel Galán. Eszena argazkiak: Elena C. Graíño. Promozio argazkiak eta diseinu grafiko: Javier Naval. Ekoizpen laguntzailea: Desirée Díaz Henares. Ekoizpen aholkularia: Ana Jelin. Ekoizpen burua: Carlos Montalvo. Ekoizpen exekutiboa: Olvido Orovio. Erregidore gerentea: Carlos Montalvo. Makinista eta ikus-entzunezko teknikaria: David Vizcaíno. Argi-teknikaria: Ion Aníbal López. Garraioa: Taicher. Eszenografiaren eraikuntza: Mambo Decorados. Banaketa eta ekoizpena: Producciones Teatrales Contemporáneas S.L.