® Diego Miranda
Antzerkia

El hijo de la cómicaJosé Sacristán

ots. 19 - ots. 21 2027 • 19-20; 19:30 / 21; 19:00

26 € / 20 € / 12 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Aurresalmenta

Sarreren salmenta: azaroak 18 • 11:00

José Sacristánek omenaldi intimo eta hunkigarri bat egiten dio Fernando Fernán-Gómez aktore, zuzendari eta idazleari, El hijo de la cómica ikuskizuneko protagonista gisa.

“Miguel Delibesek begiratzen irakatsi zidan bezalaxe, Fernando Fernán-Gómezek entzuten irakatsi zidan”. Halaxe gogoratzen du Sacristánek. Hainbat urtez izan zuen harekin elkarrizketak eta konfidentziak partekatzeko pribilegioa, eta haren ahotsean komiko, idazle eta zinemagile handi baten ahotsa ez ezik, belaunaldi ugariren oroitzapenak aldean zituen gizonarena ere entzun zuen.

Pasadizoen eta oroitzapenen artean, Sacristánek Fernanda López ilehoriaren izenean hitz egiten du. Bere birramona zen emakume hura, Valdelagunan jaioa —Sacristánen jaioterri Chinchóndik gertu dagoen herri batekoa—, eta harengandik jaso zuen ile-kolorea. Hizpide du, berebat, Carolina Gómez, haurtzaroan Fernán-Gómez zaindu zuen jostuna, Natividad Lópezek José Sacristán txikia zela zaindu zuen bezalaxe.

Biziraupena, hutsuneak, beldurrak, itxaropenak, askatasun-ametsak eta «norbait izatera iristeko» nahiak biltzen dituzten kontakizunak. Bere malenkonian irmo eta harro entzuten zen Fernandoren ahotsa garai haiek gogoratzean; bere buruaz akordatzean, Barojaren, Galdósen eta Barearen oihartzunek oroimena inguratzen zuten kontakizunean.

XX. mendea malenkoniaz eta irmotasunez nahasirik zeharkatu zuen aktore baten bizitza-bilduma.

Egokitzapena, zuzendaritza, interpretazioa: José Sacristán. Zuzendari laguntzailea: Amparo Pascual. Ikus-entzunezko eszenografia: Juan Estelrich. Jantziak eta atrezzoa: Picaporte. Kartelaren diseinua: David Sueiro. Kartelaren argazkia: Javier Naval. Buru teknikoa: Ignacio Huerta. Ekoizpoen burua: Juan Pedro Campoy. Ekoizpen laguntzailea: Joana Hernández. Argiztapen diseinua eta teknikaria: Tatiana Reverto. Errejidorea, makineria, bideoa: Juan José Andreu. Gerentea: Cristina Berhó. Gitarra espainola: Carlos Goñi. Banaketa burua: Rosa Sainz-Pardo. Banaketa: Clara Segura, Arielka Medina, Fabiola Antelo. Prentsa eta komunikazioa: Javier Antolín, Nohely Zambrano. Ekoizlea: Jesús Cimarro.

® Diego Miranda
® Diego Miranda