El huésped del SevillanoSasibill
eka. 27 - eka. 28 2026 • 19:00
38 € / 28 € / 20 €
Sasibill Elkarte Lirikoak Jacinto Guerreroren El huésped del sevillano aurkeztuko du.
Toledo hiri inperialean, Juan Luis gorteko margolariak erregearen mandatua jaso du Ama Birjina margotzeko. Raquel ezagutu du eta liluratuta geratu da haren edertasunarekin. Don Diego kondeak, Raquel gaztea etxetik irteten ari dela aprobetxatuz, preso hartu eta Sevillarraren Ostatura eraman du. Ostatuko apopiloa Cervantes bera da, obraren traman ageri den pertsonaia.
Musika piezei dagokienean, El Canto a la Espada, Castellana Toledana, Mujer de los ojos negros nahiz Las Lagarteranas koru ospetsua nabarmentzen dira. Manuel de Diego, Nuria García Arrés, Estibaliz Arroyo, Koldo Torres eta Jon Imanol Etxabe abeslariak, Sasibill Orkestra eta Abesbatzarekin batera, ariko dira, Arkaitz Mendozaren musika zuzendaritzapean.