
El procesoCentro Dramático Nacional + Lantia Escénica
2023 ekainak 24 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania - 95 minutu
Goiz batez, bi funtzionario agertzen dira Josef K. banku-kudeatzailea bizi den pentsioan, eta jakinarazten diote prozedura judiziala ireki zaiola, baina ez dakitela zergatik. Jakinarazten diote, halaber, berehala aurkeztu behar duela auzitegian, egoera argitzeko. Une horretatik aurrera, K.ren bizitza epaiketa absurdu eta amaiezin batean harrapatuta geratzen da, zeinak, epaimahaiko kide batek dioen bezala, akusatuaren kondena baitakar berekin.
K.ren osaba batek ilobari laguntzea erabakitzen du, eta lagun duen abokatu batekin harremanetan jartzen, zertarako eta, oheratuta daukan gaixotasuna eta guzti, defentsaz ardura dadin. Baina Huld legegizonaren jardunak ez du fruiturik ematen, eta azkenean K.k bere kasuaren defentsaz arduratzea erabakitzen du.
Zentzurik eza eta frustrazioa handituz doaz, harik eta, azkenean, bi goardia auzipetuaren bila etorri, aldirietako harrobi batera eraman, eta han, modu sumario eta burokratikoan, heriotza-sententzia betetzen duten arte.
El proceso antzezlana Franz Kafkaren nobelan oinarrituta dago.
Bertsioa eta zuzendaritza: Ernesto Caballero. Interpreteak: Felipe Ansola, Olivia Baglivi, Jorge Basanta, Carlos Hipólito, Alberto Jiménez, Paco Ochoa, Ainhoa Santamaría, Juan Carlos Talavera. Eszenografia: Mónica Borromello. Argiztapena: Paco Ariza. Koprodukzioa: Centro Dramático Nacional & Lantia Escénica.