Giza Eskubideen Zinemaldia Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

El salto2023

Iragandako ekitaldia

5 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania, frantsesa - Azpitituluak: euskara - 90 minutu

  • Espainia-Frantzia.
  • Zuzendaritza: Benito Zambrano.
  • Ekoizpena: Jesús Ulled Nadal, Carlos Fernández, Laura Fernández Brites, Jérôme Vidal / Cine365 Films Canarias AIE, Cine365 Films Producciones Cinematográficas, Castelao Productions, Virtual Contenidos, Noodles Productions.
  • Gidoia: Flora González Villanueva.
  • Argazkia: Álex de Pablo.
  • Musika: Pascal Gaigne.
  • Muntaketa: Teresa Font.
  • Aktoreak: Moussa Sylla, Edith Martínez-Val, Eric Nantchouang, Nansi Nsue, Vicky Peña, Vicenta N’Dongo.
Pertsona gorrentzako azpitituluak

Ibrahim Ginea Conakrytik iritsi zen Espainiara, eta orain Madrilen bota ditu sustraiak. Bertan, Mariamarekin bizi da eta igeltsero lanetan dabil. Egun batean atxilotu egiten du poliziak, eta erresidentzia baimenik ez duenez, bere herrialdera deportatzen dute Ibrahim. Une horretatik aurrera, bere helburu bakarra Espainiara itzultzea izango da, Mariamarekin eta jaiotzeko zorian den bere alabarekin elkartzeko. Afrika zeharkatzea lortu ondoren, Gurugu mendian ezartzen da beste batzuekin; Afrika Europatik banantzen duen immigranteen kanpamentu batean.