Musika

Eñaut Elorrieta"Fantasia" aretoetako biraren amaiera

2024 maiatzak 12 • 19:00

25 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 120 minutu

Eñaut Elorrieta (ahotsa, gitarra), Ander Ederra (gitarrak, koruak), Joanes Ederra (baxua), Txus Aranburu (teklatuak, koruak), Ander Zulaika (bateria, koruak)

Fantasia deitzen da Eñaut Elorrietaren disko eta bira berria. Hamar kantu berriz osatzen den lan honetan Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun Eñautek. Azken bi urteetan eskuz esku egindako lanaren emaitza da Fantasia eta Eñauten berezko esentzia harrapatzen saiatu da Aitor, maitasuna hari duten kantu soil, bare eta ederrak biltzen dituen diskoan.

Kantu guztiak konposatu ditu artista gernikarrak, eta berak idatzitako hitzez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte eta Amaia Lasa idazleen letrak musikatu ditu.

Zuzenekoetan, Fantasia laneko kantuekin batera bere ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu Elorrietak bere ohiko zuzeneko musikariak eta hainbat gonbidatu berezi lagun.