
Dantza
Ballet T
Erreka ondoan, bi gezurEntsegu irekia Mari Zaunkarekin
Iragandako ekitaldia
Hizkuntza: elebidun - 60 minutu
Agortuta
Nerea Gurrutxaga eta Oihane Vesga dantzari eta sortzaileek osatzen dute Mari Zaunka kolektiboa. Elkarlanean dantza garaikidea eta ahotsaren lanketa oinarri dituzten sormen koreografikoak ekoizten dituzte.
Hitzordu honetan, Erreka Ondoan, Bi Gezur izeneko beren azken ikuskizunean landutako ideiak zein garatutako tresnak partekatuko dituzte ikuslegoarekin. Irudimena pizteko ariketa eta jolasetan parte hartzera ere gonbidatuko dute publikoa.