Musika

Etiopiaren aldeko ahotsakDonostiako Orfeoia

2023 apirilak 16 • 19:00

20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Donostiako Orfeoia
Zuzendaria: José Antonio Sainz Alfaro
Pianoa: Borja Rubiños

Egitaraua: zarzuelak, habanerak, euskal musika herrikoia, musika latinoa, eta film ezagunetako kantuak

Etiopia Utopia Fundazioaren aldeko elkartasun kontzertu honetatik ateratako irabaziak Tigrayn giza laguntzarako proiektuak gauzatzeko erabiliko dira, Etiopiako eskualde hori 2020an hasitako gerrak erraustuta geratu baita, lau milioi pertsona giza laguntza beharrean direlarik.

EtiopiaUtopia Fundazioak tokiko erakundeekin eta Tigrayko herritarrekin batera zituen proiektuak bertan behera geratu ziren pandemiagatik eta eskualdea suntsitu duen gerragatik. Oraingoz, jarduera nagusia giza laguntzara bideratu du eta premia handiko produktu eta elikagaiak bidaltzen ari dira Fundaziotik: ura, haziak eta garbitasunerako produktuak.