EuforiaEntsegu irekia Cielo Rasorekin
2026 otsailak 19 • 19:00
Doan
Hizkuntza: gaztelania
Gonbidapenen erreserba: otsailak 12 • 11:30
Igor Calonge koreografo eta dantzariak sortutako Cielo Raso konpainiaren azken sorkuntza da Euforia, eta haren ingurukoak ezagutzeko eta sortze prozesuaz ikasteko entsegu irekia eskainiko du taldeak.
Ekintza bakoitza ordena zehatz batean antolatuta dago, obran zehar hazten doan erritmo konstante baten zain. Dantzariak agertokira sartu eta bertatik ateratzen dira, aurrekoak uzten duen paisaia ekintza berri batekin etengabe aldatuz. Euforiak askatasunaz, edertasunaz, denboraz eta maitasunaz hitz egiten du.
Oharra
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira otsailaren 12an 11:30etik aurrera webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.