FronterasCarolina Yuste, Eneko Sagardoy
eka. 13 - eka. 14 2026 • 13: 19:30 / 14: 19:00
29 € / 24 € / 20 €
Hizkuntza: gaztelania
Oharrak
Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute ekainaren 13ko emanaldian. Eskaintza hau martxoaren 30ean amaituko da.
Carolina Yuste eta Eneko Sagardoy protagonista dituen Fronteras antzezlana antzerki urgentea da. Eta urgentea izaten segituko du, itsasoak milaka migratzaileren hilobia izaten segitzen duen bitartean, ustezko aliatuak gertakarien bertsio ofizialerako “oztopoa” den kazetariaren hotela bonbardatzen duen bitartean, literatur lanen bat zentsuratu edo zinemagileren bat jazarria den bitartean, edo emakumezko aktore bat torturatu edo emakumezko irakasle bat burkapera behartzen den bitartean, edo jainkoaren, presidentearen, alderdiaren, buruzagiaren edo aitaren izenean, eta beldurrak eta interesak agintzen duten munduaren konplizitatearekin, ahotsak isilarazten diren bitartean.
Fronteras antzezlanak unibertsitatetik irten berria den Sebastián berriemaile gazte eta idealistaren istorioa kontatzen du. Halabeharrez, artean erdi ezezaguna zen Osama Bin Ladenen lehendabiziko argazkia egin zuen, enblematikoa bihurtu zena, eta erreportaria I-11ko atentatuen ondotik ospetsu egin zuena. Aldi berean, Siriako Homs hirian, Baxar Al Assaden erregimenaren eskuetan aita galdu duen grafitigile nerabe anonimo batek herrialdea utzi beharko du, eta Europara iristeko ahalegin desesperatu bati ekingo dio.
Bi artista gazte horien bizitzak, paraleloak izan arren, bi amildegiz bananduta egon arren, elkarrengandik gero eta hurbilago egongo dira, harik eta ezusteko leku batean era lazgarrian topo egin arte, alegia, Mediterraneo itsasoan.
Egilea: Henry Naylor. Zuzendaritza: Andrés Lima. Itzulpena: Gonzalo de Santiago. Aktoreak: Eneko Sagardoy, Carolina Yuste. Eszenografia diseinua: Beatriz San Juan. Argien diseinua: Valentín Álvarez. Jantzien diseinua: Beatriz San Juan. Zuzendaritza laguntzailea: Laura Ortega. Diseinu grafikoa, kartela: Délamon Circus. Argazkiak: JEOSM Photography. Prentsa: María Díaz. Eszenografia eraikitzea: DUMA Creación Artística. Ekoizpen diseinua: Gonzalo de Santiago. Ekoizpena: Pincheforn Producciones.