Garazi EsnaolaEz gaude hemen
2026 urriak 18 • 19:00
15 €
Hizkuntza: euskara - 90 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: maiatzak 28 • 11:30
Garazi Esnaolak bere bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du: Ez gaude hemen.
Garazi Esnaola piano-jotzaile lizartzarrak hamabost urte inguruko ibilbidea du Euskal Herriko eszenan. Txikitatik pianoarekin lotuta egon da, aitaren eskutik instrumentua jolasean ezagutuz, eta ordutik pianoa izan da bere adierazpide nagusia. 17 urtez geroztik proiektu ezberdinetan aritu da eszenatokiz eszenatoki, bai zuzenekoetan bai estudio-lanetan.
Bere ibilbidean zehar, Euskal Herriko artista eta talde garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Izaro eta Janus Lesterrekin. Haiekin batera, Euskal Herriko areto nagusietan ez ezik, Espainiar Estatuko eta nazioarteko jaialdi eta aretoetan ere aritu da.
Zuzenekoetako pianista izateaz gain, sorkuntza-prozesuetan parte aktiboa izan da beti: piano-arregloen idazketa, kantuen egituraketa, moldaketa eta ekoizpen lanetan aritu da. Esperientzia horiek guztiek bere lan propioa sortzeko beharra piztu dute.
Testuinguru horretan sortu da Ez gaude hemen, bere lehen proiektu pertsonala. Bederatzi kantuz osatutako disko honek barne-bidaia intimo bat proposatzen du, pianoa narratzaile nagusi bihurtuta. Gizartearen etengabeko estimulu eta distrakzioen aurrean, barne-espazio baten bilaketa poetikoa planteatzen du lanak, entzuleari gertutasunez eta sentsibilitatez zuzendutako proposamen baten bidez.