© Etanowski
Dantza

GarbigailuaEntsegu irekia Enbatarekin

2026 ekainak 3 • 19:00

Doan

Victoria Eugenia Club

Hizkuntza: ele bitan

Gonbidapenen erreserba: maiatzak 29 • 11:30

© Etanowski
© Etanowski

Enbata dantza konpainiak Garbigailua pieza eszenikoaren entsegu irekia eskainiko du. Entsegu irekia lan honen estreinaldiaren aurretik dator, izan ere, ekainaren 21ean estreinatuko dute Maruri-Jataben. Konpainiaren bigarren pieza eszenikoa da, dantza garaikidea eta antzerki fisikoa uztartzen dituena, eta memoria kulturalaren, sormenaren eta teknologiaren arteko talkari begirada ironiko eta poetiko batetik heltzen diona. Zientzia fikzioa, satira eta euskal folkloreko iruditeria nahastuz, galdera nagusi bat planteatzen du: zer gertatzen da gure erreferentzia kulturalak ezabatzen direnean?

Enbataren helburu nagusia dantza garaikidea eta euskal folkloreko pertsonaien unibertsoa uztartzea da.

Gonbidapenak

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira maiatzaren 29an 11:30etik aurrera webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.