Oharrak
Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira jaso webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Miren Garmendiak koordinatutako frantsesezko literatur solasaldiaren lehen saioa berezia izango da; Rabelais-en Gargantua obrari eskainia izango da eta Ensemble Diatessaron talde barrokoak hartuko du parte.
Elena Martínez de Murguíak aukeratutako testuak parte-hartzaileek irakurriko dituzte, eta irakurketen artean Elena Martínez de Murguía eta Inma Aramburok musika barroko piezak eskainiko dituzte.
Gargantua humanismo errenazentistako obra nagusia da, gizartearen satira eta barrea uztartzen dituena. Programak liburuetako gaiak ekarriko ditu gogora: dantza, ardoa, gerra eta Notre Dame-ko kanpaiak. Ikuskizunak 1534an argitaratutako obra hau modu berritzailean deskubritzera gonbidatzen du publikoa.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.