Jazzaldia Musika Jazzaldia

Geraldine

2025 urtarrilak 13 • 19:30

Victoria Eugenia Club aretoa

Gonbidapenarekin

Oharra

Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso behar da. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.

Geraldine Ramírez (ahotsa), Ricardo Urrutia (gitarra), Aitor Bravo (perkusioa)

Musikari hauek bossa novaren zale amorratuak dira, eta harmonia, doinu eta erritmo harrigarriak bezain joriak lantzen dituzte estilo horren barruan. Ahots, gitarra eta perkusioaren soinu minimalistak bizi pozaren eta malenkoniaren arteko bidaian murgiltzen gaituzte. Geraldineren ahots gozoa Ricardo Urrutiaren gitarrarekin uztartzen da, instrumentu bakar bat bailiran, zeinari elkartzen zaion Aitor Bravoren erritmo brasildarra.

Euskarazko, ingelesezko eta portugesezko abestiak biltzen dituen bere Urdina (2023) diskoak ikuspegi eguneratu batetik irudikatzera gonbidatzen gaitu Jazzaren eta bossa novaren estandarrak. Izan ere, fusio honek estilo berritzailea lortu du, gaurko egunera ekarritako iraganeko konpositoreetan inspiratua.

Geraldinek Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) egin zituen ikasketak. Abeslari gasteiztarra jaialdi eta antzoki nagusietan aritua da, eta hainbat musika-proiektutan parte hartu du, besteak beste: Geraldine eta Bilbao Sinfonietta, 30 musikarik osatutako Jazz sinfonikoko orkestrarekin eta Iker Sánchez Silvaren zuzendaritzapean; Hó Bá Lá La eta Urdina, Ricardo Urrutia, Aitor Bravo eta Ekinekin; eta Recordando a Édith Piaf, Eduardo Moreno, Javier López Jaso eta Marcelo Escrichekin. Miguel Blanco, José Agustín Guereñu, Iosu Izaguirre, José Negroni, Nomar Negroni, La Pulga, Iñigo Ruiz de Gordejuela, Joserra Senperena, Koldo Uriarte eta Patxi Zubizarreta artistekin ere lan egin du.