Gola Bito Producciones
2027 otsailak 11 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania - 120 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: azaroak 18 • 11:00
Bito Producciones-ek Gola ikuskizun saritua taularatuko du.
Gulari buruz hitz egiteko ideiaren jatorria da galbideratzen gaituen horretan azpimarra egiteko beharrizana. Irudipena dugu bizi garen gizarteak ez duela konfiantzarik, ez boterean, ez hura kudeatzen duten banku eta gobernuetan. Jendaurrean, denek diote ahalik eta ondoen jokatzen dutela, inork ez du okerrik asumitzen; baina bizioa eta zekenkeria igartzen da edonon. Gaur egun, gizarteak gero eta desparekoagoak dira, eta klima-egoera oso kezkagarria da. Hala ere, bere horretan jarraitzen du gulak, guztia irensten. Iduri du ezer eta inor ezin dela gelditu.
Ez da gelditzen, gelditzen ez denez. Guztia dastatu nahi du. Eta jauzi egiten du, gaingiroki, gauzen gainetik. Ez zaitez zeurekoia izan. Hau lotsa. Estali ezazu ahoa, hortzak ikusten zaizkizu eta. Gero eta txikiago bilakatu zen... Eta orain aditua da edonori atsegin ematen. Horri etekina ateratzearren, noski. Abila. Begiraiozou, handik hona jauzika dabil, iskin egin nahi baitio une batez geratu eta inguruan duenari erreparatzeari. Bera pozik bizi da fantasian. Dantza egiten du, ez duelako oroitzen nor den. Inork ez du gogoratzen. Begiratu dezaten baizik ez da ahalegintzen. Ezin dezake gehiago egin. Ez da gelditzen, gelditzen ez denez. Ikusia izatea lortzeak, nahiz eta irudi eskasa eman, ezgauza izatearen tirania torturatzailetik askatzen du.
Golak hainbat sari irabazi ditu: Teatre Barcelona 2025 saria interpretazio onenari (Oriol Pla); 2025eko Zilarrezko Fotogramak saria, antzerkiko aktore onenari (Oriol Pla); Godot saria, obra eta aktore onenari (Oriol Pla); eta Espainiako Antzerkiko Sari Nazionala, Oriol Plari.
Sorkuntza, zuzendaritza: Pau Matas Nogué, Oriol Pla Solina. Interpretea: Oriol Pla Solina. Zuzeneko musika: Pau Matas Nogué. Akonpainamendua, ekoizpen artistikoa: Clàudia Flores. Eszenografia, jantziak: Sílvia Delagneau. Argiztapena: Ana Rovira. Musika konposizioa, soinu-gunea, zuzeneko musika: Pau Matas. Soinu diseinua: Damien Bazin. Mugimendu lana: Guillermo Weickert. Clown lana: Carolin Obin. Ahots lana: Mariona Castillo. Musika aholkularitza: Marc Sastre. Garapen dramaturgikorako aholkularitza psikologikoa: Berta Clavera. Zuzendari laguntzailea: Gina Aspa Miralta. Eszenografia eta jantzien laguntzailea: Oriol Corral. Dramaturgian laguntza: Jordi Oriol. Programatzaileak: Ventura López Kalász, Jordi Salvadó. Argiztapen teknikaria: Maria Vaillo, Luís Martí. Soinu-teknikaria: Martí Múrcia. Protesien sorkuntza: May Effects (Pablo Perona, Lucía Solana, María Marrugat). Jantzigintza: Javier Navas, Oleg Pankin. Aktoreen aholkularitza: Martí Solé. Buru teknikoa: Àngel Puertas. Koordinazio teknikoa: AP7 Projectes tècnics. Errejidorea: Maria Piniés. Eszena eta promozio argazkiak: Clàudia Serrahima. Ekoizpen exekutiboa biran: Beatrice Binnoti.
Temporada Alta eta Teatre Nacional de Catalunyako ekoizpena Santa Coloma de Grameneteko Teatre Sagarraren lankidetzarekin.