
Gora eta gora beti, Doraemon eta lagunak
2025 azaroak 1 • 12:00
Hizkuntza: euskara - 120 minutu
Gonbidapenen erreserba: urriak 27 • 11:30

Animedonek omenaldia egingo dio Fujiko Fujiori, mangakari. Toriyama lan enblematikoen egilea da, genero hauei atxikiak: kodomo —haurrei zuzendutako komiki eta animea— eta shonen —aurrenerabeei eta nerabeei zuzendua—, tartean Doraemon, bere lanik ezagunena eta Japoniako pop kulturaren ikono bihurtua, Kiteretsu Daihyakka —Euskadin Kiteretsu, Nobitaren lehengusu azkarra izenburuarekin ezaguna egin zena— eta Hattori Ninja.
Fujiko Fujio bikote baten izen artistikoa da, biak komikien egileak: Hiroshi Fujimoto (1933-1996) eta Motoo Abiko (1934-2022). Berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran hasi ziren argitaratzen, eta ia 40 urtez berrogeita hamar serie baino gehiago sinatu zituzten elkarrekin. Horietako asko, gainera, animera moldatu ziren.
Fujiko Fujioren lana hiru serie horien bertsio bizidunari esker eman zen ezagutzera Euskal Herrian. EiTBren lehen kanalean eman ziren euskaraz hainbat urtez. Mangaka hauei omenaldia egiteko, Animedonek Gora eta gora beti, Doraemon eta lagunak jarduera antolatu du. Saio horretan honako hauek proiektatuko dira: 1979ko Doraemon seriearen lehen atala, 1.000 atal baino gehiago izan zituena; Doraemonen jaiotza (1995) atal berezia eta gutxitan ikusia, denboran zehar bidaiatzen duen katu kosmikoaren sorkuntza kontatzen duena; Hattori Ninjaren (1981) lehen atala; eta Kiteretsu, Nobitaren lehengusu azkarraren (1988) lehen atala.