Literatura Poesialdia

Gu gabe ere. BiharamuneanItziar Ugarte, Mikele Landa

2023 martxoak 20 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: euskara - 45 minutu

Oharra

Gonbidapenak martxoaren17ko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai webgune honetan eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

Hitz eta irudi bidezko errezitaldi poetikoa.

Gu gabe ere poema liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, batik bat, Itziar Ugarte Irizarren (Oñati, 1996) testuak eta Mikele Landa Eigurenen (Ea, 1995) ikus-entzunezkoak uztartzen dituena. Hala, bi muturretan egon daitezkeen bi lengoia —poetikoa eta zinematografikoa— uztartzen ditu proposamenak; irudiek hitz poetikoa jasotzeko bidea irekitzen dute —edo alderantziz, nola jakin—.

Elías Querejeta Zine Eskolaren ekoizpena