Henri Texier Trio
2027 urtarrilak 26 • 19:30
20 €
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: azaroak 18 • 11:00
Henri Texier (kontrabaxua), Sébastien Texier (saxo altua, klarinetea), Gautier Garrigue (bateria)
Henri Texierren ibilbidea Europako jazzaren emankorrenetako bat da. Esperimentatzeko irrikan zegoen belaunaldi baten erreferentea da, eta beti izan du jendea batzeko eta askotariko musikariekin elkarlanean aritzeko dohain berezia. Bere Trioan, urteetan lagun izan dituen musikariekin elkartu da berriro, errepertorio ikoniko bati beste bizitza bat emateko. Lirismoa, erritmoa eta mundu osoko eraginak uztartuz, taldearen musika konposizioaren eta inprobisazioaren arteko oreka arin batean garatzen da pixkana. Elkarri arretaz entzunez, jazz sakon, aske eta etengabeko mugimenduan dagoena gorpuzten du taldeak.