Musika Gure Ahotsak 2024

IdoiaDe amar y desandar

2024 maiatzak 19 • 19:00

18 €

Victoria Eugenia Antzokia

Data aldaketa

Otsailaren 2ko oharra (14:00)

Data aldaketa: Kontzertua maiatzaren 19ra atzeratu da, De amar y desandar disko berriaren argitalpen dataren aldaketa dela-eta. Sarrerek data berrirako balio dute. Itzulketei buruzko informazio gehiago: sarrera salmentaren atalean.

Idoia Asurmendi (ahotsa, pianoa, gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Sergio Valdehita (pianoa)

Idoiak Victoria Eugenian aurkeztuko du De amar y desandar bere bigarren diskoa. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.

Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa duen lore baten moduan nabarmentzen den Aramaiokoa.

Informazio gehiago: 2024ko "Gure ahotsak" (albistea).